Errege bezperako haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 26an izango da

Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgatarekin batera, haurren danborrada ere irtengo da berriz ere. Entseguak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an izango dira, goizeko 11:00etan, ikastolako pergolan, eta izen-ematea abenduaren 26an egin beharko da.

Izena emateko, bi modu egongo dira:

– Presentzialki: Abenduaren 26ko arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, Salatxo aretoan egongo dira antolatzaileak, haurren izen-abizenak hartzen.

– Online: Abenduaren 26an formulario hau zabalik izango da, nahi duten guztiek izena emateko.

Izena ematen duen haur bakoitzeko heldu batek ere parte hartu beharko du. Helduaren zeregina kabalgata inguratuko duen soka eramatea izango da.