Orioko Udalaren eta Ospele Orioko Euskal Pilota Klubaren babesarekin, Erremontari Herriz Herri txapelketako bi partida jokatuko dira bihar Orion, maiatzaren 12an. Lehen partidan Zaldua III eta Apeztetxea ariko dira Loitegi – Odeiren aurka, 19:00etan hasita, eta segidan, Goikoetxea V eta Barrenetxea IV bikoak jokatuko du Aldabe – Juanenearen aurka.
Sarrerak 5 euroan eskuratu ahal izango dira. 16 urtez azpikoek, aldiz, doan sartzeko aukera izango dute. Gainera, nahi duten oriotar guztiek doako sarrera izango dute maiatzaren 15ean, astelehenarekin, Galarretan jokatuko den Erremontari telesailaren grabaketan.