Errezabal bideko asfalto-lanak urriaren 30ean eta 31n egingo dituzte

Errepidea konpondu eta ibilgailuen eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko, Errezabal bidea asfaltatuko du Udalak datorren astean. Lanak urriaren 30ean hasiko dira, astelehenarekin, eta, bi egunetan, ibilgailuek ezingo dute errepidetik pasatu 8:30etik 18:00etara. Barkatu eragozpenak.