Eskerrik asko Mertxe, Juanjo eta Antonita

Azken 11 urteetan Mertxe eta Juanjo Curiel anai-arrebek eta haien ama Antonita Olidenek kudeatu dute Orioko Zaharren Babeslekua. Herriko aiton-amonak mimoz eta igurtziz goxatu dituzte urte hauetan guztietan, eta zailtasunen aurrean, tratu ezin hobea eskaini diete bezero guztiei. Bidelagun paregabeak izan dira, eta beti izango dituzte Orioko Udaleko ateak irekita. Eskerrik asko, bihotzez.

Lokala hobetzeko lanak

Azken hamarkadan taberna zabalik egon da ia egunero, eta ondorioz, konponketa txikiak baino ez zaizkio egin lokalari. Horregatik, kudeatzaile berria hautatu bitartean, taberna itxita egongo da beharrezko gestioak, txukunketak eta obrak egiteko. Dena ondo bidean, abenduaren 1ean zabalduko ditu berriro ateak. Bitartean, barkatu eragozpenak.