Lehengo astean iragarri bezala, Udalak parte-hartze-prozesu bat jarri nahi du martxan, herriko eskola-kirolaren gaia aztertzeko. Eskola-kirola eraldatzeko proposamenak daude mahai gainean eta horiek aztertu nahi ditu Udalak kirol-alorreko eragileekin batera.
Oraingoz, hiru bilera ireki adostu dituzte, eta lehena maiatzaren 27an izango da, datorren astelehenean. OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak koordinatuko du saioa, eta parte hartzera gonbidatuta daude eskola-kirolaren inguruan mugitzen diren herriko eragile guztiak: kirol-elkarteak, monitoreak, gurasoak…
Hau da saioen egutegia:
- Maiatzak 27, astelehena, 18:00 – 20:00, Salatxo aretoan («Nora joan nahi dugu? Etorkizuneko eskola-kirol ereduari buruz gogoeta egitea»).
- Ekainak 10, astelehena, 18:00 – 20:00, Salatxo aretoan («Nola joango gara? Egin beharrekoak adostea»).
- Hirugarren hitzordua, data lotzeke.