Iaz bezala aurten ere, Arrantzale Eguna ospatuko da San Pedro jaietan. Ekainaren 30a igandearekin egokituko da, eta egun horretako programaren barruan, herri-bazkaria egingo da Herriko Plazan. Bazkaritarako txartelak datorren asteazkenean, maiatzak 29, jarriko dira salgai turismo-bulegoan, 11:00etatik aurrera.
Hiru menu ezberdin izango dira:
- Lehen menua: Entsalada mistoa, kroketak, txerri-saiheskiak parrillan, oilaskoa parrillan eta limoi- eta cava-sorbetea. Ogia, edaria eta kafea. 22 euro.
- Bigarren menua: Entsalada mistoa, kroketak, barazki-menestra, lasagna beganoa eta limoi- eta cava-sorbetea. Ogia, edaria eta kafea. 22 euro.
- Hirugarren menua: Oilaskoa parrillan patatekin eta txokolate-tarta. Ogia eta edariak. 13 euro.
Eguraldi txarra egingo balu, bazkaria Herriko Plazatik frontoira pasatuko litzateke.