Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu zituen Udalak ostiralean

Argazkia: Karkara.

Ostiralean, maiatzak 12, aurtengo eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketaren sariak banatu ziren Herriko Plazan. Lehiaketaren 36. edizioa izan da aurtengoa. Ekitaldian parte hartu zuten, Udalaren aldetik, Anuska Esnal alkateak, Ainara Munduate euskara-zinegotziak eta Lourdes Salsamendi eta Jose Angel Iparragirre zinegotziek, Jabier Zabaleta euskara-teknikariarekin batera. Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin batera eta, horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bana.

Aurtengoan plazara atera nahi izan du ekitaldia Udalak, gaztetxoei eta haiek egindako lanei ikusgarritasun handiagoa emateko. Herriko Plazan ospatzen ditugu oriotarrok gure festa handiak: herriko jaiak, ospakizunak, errezibimenduak… eta haur zein gazteen sormenak ere merezi du omena bertan jasotzea, oriotarron bizitza sozialaren erdigunean.

Lan sarituen liburua eskura kultur etxean

36.edizio honetako lan sarituen liburua kultur etxean eta udaletxean eskuratu daiteke, doan, gaurtik aurrera. 100 orrialde inguru ditu eta, guztira, Orioko haurrek egindako 64 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak. Azaleko marrazkia Maria Ikutzak egin du.

Liburuaren hitzaurrea Ainhoa Mujika gazteak idatzi du. Ainhoa Mujikak hainbat sari irabazi ditu dagoeneko helduentzat Udalak antolatzen duen beste literatur lehiaketan.

Sarituen zerrenda

Hauek dira aurtengo literatur lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:

LH3

OLERKIAK

  • Natura ezagutzen. Laiene Erkizia Etxaniz
  • Zirats Gonzalez Allende

IPUINAK

  • Krixki sagutxoaren istorioa. Jare Antero Grefa
  • Manex, Kilian eta basoko iratxoa. Kilian Etxeberria Iribar

MARRAZKIAK

  • Naser Cherhl Ibargoien
  • Laia Garrido Elustondo
  • Markel Maiza Etxezarreta
  • Alen Redondo Britt

LH4

OLERKIAK

  • Zergatik. Arhane Fuentes Mugika
  • Amona. Amets Loidi Etxabe

IPUINAK

  • Mozorro festa. Iñaki Aranzasti Iturbe
  • Abentura bat Txinan. Ihintza Izulain Bordagarai

MARRAZKIAK

  • Maria Ikutza (azaleko marrazkia)
  • Oinatz Arrozpide Blanco
  • Irati de la Canal Otamendi
  • Arhane Gonzalez Allende
  • Haitz Larrañegi Paredes

LH5

OLERKIAK

  • Familia. Elene Etxabe Elustondo
  • Aliron. Malen Etxeberria Erzilla

IPUINAK

  • DJak Oriotik mundura. Malen Eskudero Leunda
  • Korapiloak nire buruan. Mariana Isabella Hernandez Alcarcon

MARRAZKIAK

  • Mahayub Bachir Mohamed
  • Aiala Bidasoro Gaztelumendi
  • Maren Larrarte Juan
  • Ninbe Priego Peña

LH6

OLERKIAK

  • Bizitza. Malen Olaskoaga Etxeberria
  • Basoa. Itxaso Zaldua Peña

IPUINAK

  • Kairo. Irati Sarasketa Ujvari
  • Bikiak eta botila misteriotsua. Amaiur Urdangarin Egibar

MARRAZKIAK

  • Harkaitz Agirrezabalaga Agirre
  • Hassan Ali
  • Nahia Amilibia Sorrondegi
  • Itxaso Zaldua Peña

DBH1

OLERKIAK

  • Neguak dakarren hotza. Ander Anton Pazon
  • Mundua zaindu dezagun. Unai Goikoetxea Gaztelumendi

IPUINAK

  • Itzalen erreinua. Iraia Peña Fernandez
  • Gabonen bila. Irati Txintxurreta Goikoetxea

MARRAZKIAK

  • Alex Barranco Albeniz
  • June Duran
  • Iraia Peña Fernandez
  • Ass-Malick Ndoye Thiam

DBH2

OLERKIAK

  • Abenduaren 18a. Oier Iruretagoiena
  • Gure ibaia. Axel Atorrasagasti Pikabea

IPUINAK

  • Arrautza frijitua. Nadir El Maimouni
  • Bi pertsonaren bizitza. Irena Maciejewski

MARRAZKIAK

  • Oier Iruretagoiena Iribar
  • Monika Serobian
  • Aimar Soriano Rojas
  • Paula Veiga Morales

DBH3

OLERKIAK

  • Udako ilunabarrak. Leire Alberdi Aragoneses
  • Nik pentsatzen dut. Hector Xabier Gonzalez

IPUINAK

  • 2, 42. Ander Uranga
  • Mugikorraren zuloan. Elene Urrestilla Uranga

MARRAZKIAK

  • Daniela Bernedo Amilibia
  • Jinhan Chen
  • Hodei Gastiain Gurrutxaga
  • Araitz Aizpitarte Iriondo

DBH4

OLERKIAK

  • Agur. Uxue Etxeberria Erzilla
  • Bizitzaren pantaila. Lander Lazkanotegi Arriaga

IPUINAK

  • Izan ez ginen guztia. Rosa Pilar Flores
  • Ametsetako lorategia. Klara Puertas Rementeria

MARRAZKIAK

  • Victoria Conejo Pzrybysz
  • Iraia Perez Gozategi
  • Ibai Solaberrieta Moreno
  • Fabio Cauâ Souza Brizeño