Espigoiko zoladura konpontzeko lanak egingo dituzte gaur, azaroak 2

Itsasaldiek kalteak eragiten dituzte etengabe Orioko espigoian eta, aldian behin, horiek konpondu egin behar izaten dira. Portuetako Zuzendartizak dauka lan horiek egiteko ardura eta Udalari jakinarazi dio gaurko egunez, azaroak 2, zenbait lan egingo dituela espigoiko zoladura konpontzeko: zuloak estali eta bidea asfaltatu.

Goizetik ari dira lan horretan eta, makinak eta langileak han lanean dabiltzan bitartean, espigoiko sarbidea itxita egongo da.
Barkatu eragozpenak.