Euskadiko Musikari Gazteak lehiaketako bost partaidek kontzertua emango dute Orion

 

Datorren otsailaren 25ean, larunbatarekin, musika-emanaldi berezia izango da Orion. Izan ere, martxoaren 17an eta 18an Gasteizen egingo den Euskadiko Musikari Gazteen XVI. Lehiaketan parte hartuko duten bost gaztek kontzertua emango dute kultur etxean, 18:00etatik aurrera. Txapelketan joko dituzten obrak ikusleen aurrean probatzeko aukera izango da gazteentzat.

EAEko 100dik gora gaztek hartuko dute parte aurtengo deialdian. Haizezko instrumentuak, metalak, sokak… taldean zein bakarka parte hartzeko aukera izango dute. Entzunaldiak martxoaren 17an eta 18an eskainiko dituzte, eta saridunek martxoaren 19ko amaiera-kontzertuan hartuko dute parte.

Orioko emanaldian, aldiz, lehiaketan parte hartuko duten bost lagun ariko dira, tartean, Danbolin Musika Eskolan ere ikasten duten bi gazte. Obra hauek joko dituzte:

1.- Ioannes Sagarzazu (biolina):
“KONTZERTUA SOL M-an op 34” – Rieding
Pianista laguntzailea: Esther Barandiaran

2.- Ane Blázquez (pianoa):
“INBENTZIOA, 3 AHOTSETARA, XI. zk. SOL m-an” – Bach
“SONATA op. 10, 1. zk. DO m-an” (3. mug.) – Beethoven
“VALS HANDI DISTIRATSUA, op. 18” – Chopin

3.- Paul Muñoz (saxoa):
”SCARAMOUCHE” (2 mug. y 3 mug.) – Milhaud
“HISTORIA DEL TANGO (BORDEL 1900 eta CAFÉ 1930)” – Piazzola
Pianista laguntzailea: Esther Barandiaran

4.- Martin Daly (pianoa):
“PRELUDIOA ETA FUGA 4 AHOTSETARA, 5. zk. RE M-an” – Bach
“SONATA op. 2 1. zk., FA m-an (1 mug.)” – Beethoven
“FANTAISIE – IMPROMTO OP. 66” – Chopin

5.- Irene Sagarzazu:
“PARTITA MI M-an PRELUDIOA” – Bach
“KONTZERTUA SOL M-an, KV 216” (1 mug.) – Mozart
“RAPSODIA 1. zk.” – Bartok
Pianista laguntzailea: Garazi Goñi