Udalaren ekimenez eta AEKren laguntzaz, errefortzu-eskolak hartuko dituzte eskolako eta ikastolako 42 ikaslek; etxean euskara jaso ez duten eta euskara-maila hobetzeko premia duten gaztetxoak dira. Otsailaren 7an hasi zituzten saioak, eta maiatzaren 31ra arte luzatuko dira.
Udalak urtetan antolatu ditu errefortzu-eskolak udan, baina iaz ikasturtearen barruan ere eskaintzen hasi zen, ikastetxeetatik egindako eskariari erantzunez.
Sei laguneko zazpi taldetan banatuta, astean bitan elkartzen dira LH3 mailatik DBH4ra arteko ikasleak, eguerdian zein arratsaldez. Orioko AEKn eta Juan Zaragueta eskolan egiten dituzte errefortzu-saioak, eta asistentzia zein parte-hartzea oso positiboki baloratu dituzte arduradunek. Animo guztiei!