Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia egingo da bihar ostiralean Herriko Plazan

Hemen da! Euskaraldiaren hirugarren edizioa bihar abiatuko da, azaroaren 18an. Eta ariketari hasiera emateko, Orioko Euskaraldiko lantaldearen bidez, ekitaldi berezia egingo da Herriko Plazan 19:00etatik aurrera.

Hitzez Ekiteko Garaia lelopean, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurtengo Euskaraldia. Bi asteko ekimena izango da, eta herritarrak lehen unetik motibatzeko, hasiera ekitaldi bereziak antolatu dira herriz herri. Baita Orion ere!

Leire Arrojeria esatariak eta Iratz musikariak hartuko dute parte saioan, eta musikaz gain, erronkak eta txapa janzte kolektiboa ere egingo dira 19:00etatik aurrera, Herriko Plazan.

Izena eman eta txapa jasotzeko aukera

Gainera, Euskaraldian izena emateko eta txapa jasotzeko aukera ere izango dute herritarrek lantaldeak jarriko dituen postuetan:

  • Gaur, osteguna, 17:30etik aurrera, kultur etxean

  • Bihar, ostirala,18:30etik aurrera, Herriko Plazan.

Jantzi txapa eta parte hartu Euskaraldiaren ariketa kolektiboan!