Eusko Gudarien kalea itxiko dute azaroaren 10ean, 20:00etatik aurrera

Arketen mantentze-lanak direla eta, azaroaren 10ean, asteazkenarekin, Eusko Gudarien kalea ibilgailuentzat itxiko dute 20:00etatik 00:00etara. Udaltzainek trafikoa birbideratuko dute, arazorik egon ez dadin.

Ordutegi horretan, aldaketa hauek izango dira:

– Ezingo da Eusko Gudarien kaleko 5-9 zenbakien artean ibilgailurik utzi aparkatuta.
– Herriko sarrera lehenetsiko da eta, ondorioz, Arrantzale kaleko 6-10 zenbakien arteko trafikoaren noranzkoa aldatuko dute. Ibilgailuak Erribera edo Eusko Gudarien kaleetara bideratuko dituzte.
– Herritik ateratzeko, Txanka-hondartza errepidea erabili beharko da.

Eskerrik asko egoera ulertzeagatik, eta barkatu eragozpenak.