Festa-batzordeak urriaren 7an egingo du San Nikolak festak antolatzeko lehen bilera

Aurtengo San Nikolas festak abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira, eta horiek antolatzeko, orain arte bezala, hiru bilera egingo ditu herriko festa-batzordeak datozen asteetan. 

Lehena urriaren 7an izango da, eta bilera horren aurretik, 2026ko San Nikolas festei begira, proposamenak helarazteko aukera zabaldu du Udalak, helbide honen bidez: kultura2@orio.eus. Herriko eragileek ez ezik, festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrek ere aukera dute proposamenak helarazteko.

Hau izango da bileren egutegia eta saio bakoitzaren helburua:

  • Urriak 7, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxean

Festa egunak eta programazioaren oinarriak zehazteko bilera. Udalak posta bidez jasotako proposamenak aurkeztuko ditu, eta parte-hartzaileek ere berenak aurkezteko aukera izango dute. Horiek taldean aztertu eta programazioaren lehen zirriborroa osatuko da, Orioko San Nikolas festen izaera eta balioak kontuan hartuta.

  • Urriak 21, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxean

Proposamen berriak aurkezteko aukera egongo da, aurreko bileran zehaztutako oinarrien gainean. Halere, bileraren helburua programazioaren ikuspegi orokorra erabakita uztea izango da.

  • Azaroak 4, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxean

Programa ixteko bilera izango da, jarduera, artista, ordutegi, gune… guztiak lotuta. Gainera, behar teknikoak zehaztuko dira eta eragileen arteko koordinazioa bideratu.

Udalak eragile eta herritarrei egiten die dei, festa-batzordeko saioetan parte hartu dezaten, guztion iritziak eta proposamenak jasotzea garrantzitsua baita.