SOS Arrazakeria elkartearekin elkarlanean, arropa-bilketa kanpaina jarri zuen martxan abenduan herritar-talde batek. Horrekin batera, migranteek bizi duten egoera ezagutzera emateko, bi saio programatu zituzten, pandemiagatik atzeratu behar izan zituztenak. Orduan egin gabe geratu ziren saio horiek aste honetan programatu dituzte kultur etxean, apirilaren 5ean eta 7an, astearte eta ostegunarekin.
Hauek izango dira asteko bi hitzorduak:
- Apirilak 5, asteartea, En la calle dokumentalaren proiekzioa. 19:00etan kultur etxean izango da eta, ostean, solasaldia egingo dute Abdoulaye Sarrekin. Dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zuten iaz.
- Apirilak 7, osteguna, Itsasoa zeharkatzen mahai-ingurua egingo dute Itsas Salbamenduko kide Ibon Etxeberria oriotarrarekin. 19:00etan, kultur etxean.