Gipuzkoa Dance Contest jaialdia izango da asteburuan Karela kiroldegian

Warda Mallal Dantza Estudioak antolatuta, Gipuzkoa Dance Contest Hip Hop txapelketaren 10. ekitaldia egingo dute igandean, martxoak 13, Orioko Karela kiroldegian. Goizeko 10:45ean zabalduko dituzte ateak, eta egun osoz, 800 dantzari inguru elkartuko ditu ekitaldiak. Arratsaldeko emanaldietarako sarrerak eskuragai daude oraindik, 637 256 851 zenbakian.

Egun osoko ekitaldia izango da, eta Euskal Herritik ez ezik, Gijondik eta Burgosetik etorritako taldeek ere hartuko dute parte. Infantil, Junior, Youth, Absolutu, Premium (gurasoak) eta Garaikidea kategoriak bereiziko dituzte eta, aurten lehen aldiz, Mega Crew izeneko talde handientzako kategoria gehituko dute. Bi talde arituko dira lehian kategoria horretan.

Nazioarteko epaimahaia izango du ekitaldiak eta, besteak beste, Los Angeles eta Londrestik etorritako dantzari profesionalek osatuko dute.

Arratsaldeko sarrerak, eskuragai

Goizeko saioetarako sarrerak agortu dira jada, baina arratsaldeko emanaldietarako lekuak geratzen dira oraindik. Interesatuek whatsappez eskatu behar dute, 637 256 851 zenbakira idatzita.