Gipuzkoa Dance Contest jaialdia izango da asteburuan kiroldegian

Warda Mallal dantza-estudioak antolatuta, Gipuzkoa Dance Contest Hip Hop txapelketaren 11. ekitaldia egingo dute igandean, martxoak 19, kiroldegian. Goizeko 10:00etan zabalduko dituzte ateak, eta egun osoz, ehunka dantzari elkartuko ditu ekitaldiak. Sarrerak ahituta daude dagoeneko.

Egun osoko ekitaldia izango da, eta Euskal Herritik ez ezik, atzerritik etorritako taldeek ere parte hartuko dute. 1.200 lagun inguruko igoko dira eszenatokira. Baby, Infantil, Junior, Youth, Absolutu, Premium (gurasoak), Megacrew eta Duos kategoriak bereiziko dituzte eta, ohi bezala, nazioarteko epaimahaia izango du ekitaldiak.

Ekitaldi jendetsua

Urtero bezala, jendetza hurbilduko da igandean Oriora, eta baliteke horrek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izatea. Pazientzia eskatzen die Udalak herritarrei.