Uztailaren bukaeran etorriko dira Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta haien taldea Oriora, Gure Zirkuaren karpa muntatzera. Mendibeltz futbol-zelaiaren alboko belardian instalatuko dute zirkua, eta abuztuaren 3an hasiko dituzte emanaldiak, larunbatarekin. Sarrerak uztailaren 10ean jarriko diztuzte salgai Gure Zirkuaren webgunean.
Abuztuaren 3tik 24ra egingo dituzte saioak, ostegunetik igandera. Pase guztiak 19:00etan izango dira, eta horrez gain, bi emanaldi gehituko dituzte abuztuaren 17an eta 24an, larunbatak biak; egun horietan 12:00etan bigarren saio bat egingo dute.
Aurtengoa Gure Zirkuaren 7. bira da, eta abuztua Orion pasatuko du seigarren urtez jarraian. Urtero bezala, nortasun berezi, xelebre eta irribarretsua duten artistez osatutako konpainiak ezinezkoarekin egingo du jolas, eta beren ametsetako ikuskizuna eskainiko dute. Haien arte eskuzabal eta herrikoia adin guztietako herritarrekin partekatuko dute, eta une ahaztezinak biziko dira zirkuaren eszenatokian zein harmailetan.
Sarreren salmenta
Sarrerak bihar, uztailak 10, jarriko dituzte salgai Gure Zirkuaren webgunean eta, une horretatik aurrera, lotura eskuragai izango duzue Udalaren webguneko Agenda ataletik.