Harribil dantza-taldeak Gabonetan eskaini ohi zuen Herribil ikuskizunak izen berria du aurten: Hegaldia. Harribil dantza-taldeak eta Talaimendi elkarteko dantzariek hartuko dute parte ekitaldian, eta abenduaren 23an izango da, 22:00etan kiroldegian.
Azken asteetan gogotsu aritu dira emanaldia prestatzen, eta aurrerapen gisa, mezu hau zabaldu dute sareetan:
Segundo batez ortzira begira.
Elaiak alai, bizi ageri dira.
Bada musikarik, bai jai-girorik.
Urratsak, zango dantzariak,
hango saltoak, hemengo irriak…
Elaiak alai, hasi da hegaldia.
Aurten ez da gonbitarik hartu beharko, eta sarrera librea izango da.