Larunbat honetan, otsailaren 28an, haurrentzako Txepeldunak bertso-antzerkia izango da kultur etxean, 17:00etatik aurrera. Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta antzezleak igoko dira eszenatokira, eta etorkizuneko gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa irudikatuko dute, bertsoen, koplen eta beste hainbat baliabideren bidez.
Txepeldunak ikuskizunak indibidualismotik kolektiborako jauzian jarri nahi du fokua. Irabazi-galdu, ona-txarra, lehia-jolasa, erori-altxa, norbera-bestea… bezalako dikotomiak, eta laguntasuna, taldea, besteekiko errespetua, zaintza… kontzeptuak izango dituzte hizpide Iraitz Lizarragak zuzendutako obran.
Ez da sarrera edo gonbitarik beharko.
