Haurreskolako matrikulazio epea apirilaren 24an irekiko dute

Haurreskolen partzuergoak 2023-2024 ikasturtera begirako matrikula egiteko epea zabalduko du datorren astean. Hain zuzen, apirilaren 24tik maiatzaren 16ra izango da zabalik, biak barne.

Izen-ematea Maria Maestra Haurreskolan egin behar da, 10:00etatik 14:30era. Gainera, haurreskola bisitatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute: ateak irekitzeko egunak antolatu baitituzte apirilaren 20an, ostegunarekin, eta maiatzaren 2an, asteartearekin, 17:15-18:15 artean.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Orioko Maria Maestra Haurreskolarekin:

  • 943 890 625
  • orio@haurreskolak.eus