Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, haurrekin egunerokotasunean sortzen diren gatazken inguruko hitzaldia emango du Nerea Mendizabalek maiatzaren 3an, asteazkenarekin, 18:00etan. Gizarte-hezitzailea, psikopedagogoa eta hizkuntza ez bortitzean aditua da Mendizabal, eta Udalaren laguntzarekin antolatutako saio honetan, gurasoei informazio erabilgarria ematea izango da helburua.
Maiatzaren 3koa Haurreskolako guraso-batzordeak antolatutako hitzaldi-zikloko bigarren saioa izango da. Otsailean hizkuntza-garapenari buruzko hitzaldia eman zuen Itxaso Erdoiza logopedak, eta maiatzaren 24an —asteazkenarekin, baita ere— hirugarren bat egingo dute, haurren loari buruzkoa. Kasu horretan, Nahia Alkorta haurren garapenean eta loan aditua izango da gidaria.
Hitzaldi irekiak dira, Haurreskolan bertan eskainiko dira eta gaian interesa duten guztiek hartu dezakete parte.