Herrio Natur Taldeak landare inbaditzaileak erauzteko topaketa antolatu du


Maiatzaren 21ean, igandearekin, Orioko kirol-portuaren alboko duna-eremuko landare inbaditzaileak erauzteko deialdia egin du Herrio Natur Taldeak. 10:30ean kanpinaren sarreran egin dute hitzordua, eta laguntzeko prest dauden guztiek hartu dezakete parte. Lorezaintzako eskularruak eramateko eta bizikletaz gerturatzeko gomendioa egin dute.