Udalak herritarren eskura jarri du, webgune honetan, joan den asteazkenean aurkeztutako txostena: «Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. diagnostikoa».
Kalaka aholkularitza-elkarteak egin du txostena eta azaroaren 24an aurkeztu zuen Salatxo aretoan, Udaleko ordezkariekin eta Ahalduntze Eskolakoekin batera.
Txostenak Orioko Udalaren eta herriko emakumeen eta gizonen 2021eko errealitatea aztertzen du, berdintasunaren ikuspegitik. Herriaren gaur egungo argazkia erakusten du, eta errealitate hori eraldatzeko jarraibideak eskaintzen ditu, herritarren bizi-baldintzak hobetzeko eta aukera-berdintasuna bermatzeko. Diagnosi horren bidez, Udalak oinarriak jarri ditu, datorren urtean Berdintasunerako II. Udal Plana egiteko. Lanketa horri helduko dio Udalak 2022an.
Bitartean, Kalakak prestatutako diagnostikoa aztertu nahi duenak hemen dauka eskuragarri:
Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. diagnostikoa 2021 (PDF)