Hiru zebrabide igotzeko lanak hasi dira

Herriko mugikortasun-eredu jasangarria eraikitzeko lanen barruan, oinezkoen irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko, herriko hiru zebrabide gehiago igoko dira.

Lan hauekin, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeaz gain, segurtasuna ere bermatuko da, autoen abiadura murriztuko baita.

Lehenengo, bikamiota kaleko zebrabidea igotzeko lanak hasi dira, haur parkearen ondokoa. Obra honekin batera, parkean iturri bat jartzeko instalazioa ere egingo da; ura eta saneamendua beste espaloian baitaude, eta parke ondora eramateko aprobetxatuko da.

Ondoren, Arrantzale kalekoa eta Baxoalde 6 parekoa igoko dira.

Lanek trafikoari eragingo diete puntualki, barkatu eragozpenak.