Apirilaren 6an hasi zituzten autopistako eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria egiteko lanak eta, ordutik, trafikoari eta oinezkoei eragin dieten murrizketak izan dira Hondartza bidean. Aste honetan, ezkerreko espaloia irekiko da oinezkoentzat eta eskuinekoan hasiko dituzte obrak, eta horrek beste zenbait aldaketa eragingo ditu.
Apirilaren 25az geroztik, Hondartza bideko errailetako bat itxita egon da bidegorriko lanak direla-eta. Ibilgailuek herrira sartzeko bakarrik erabili ahal izan dute errail hori, eta herritik irteteko Estropalari kalea erabili behar izan dute. Oinezkoek, bestalde, Estropalari kaletik edo txaleten aldeko espaloitik joan behar zuten hondartzara.
Espaloi-aldaketa
Ekainaren 15etik aurrera, argiteria berritzeko eta lurzorua aldatzeko lanak hasiko dituzte txaleten aldeko espaloian eta, obrek irauten duten bitartean, kendu egingo dira horko aparkalekuak. Ondorioz, oinezkoentzako espaloia aldatu egingo da, eta Hondartza bideko bizilagunei ibilgailuen sartu-irtenak ahal den neurrian murrizteko eskatuko die Udalak.
Espaloiko baldosak jartzen dituztenean, ibilgailuak ezin izango dira haien gainetik pasatu bi egunez. Bi egun horietan, autoak barruan ala kanpoan izan beharko dituzte bizilagunek, espaloiaren gainetik ez pasatzeko. Bizilagunei banan-banan abisatuko zaie, hori noiz izango den jakiteko.
Bidegorria udan prest izatea aurreikusten du Udalak. Barkatu eragozpenak.