Hondartzako komun autogarbiltzailea itxita egongo da abenduaren bukaera arte


Abuztuaren hasieratik martxan egon da hondartzako komun autogarbitzailea, baina haize bolada gogor batek kolpatu zuen atea azaro hasieran, eta ordutik, ez da ondo ixten. Ondorioz, komuna garbitzeko zirkuitua ez da automatikoki aktibatzen, eta horregatik, komuna ez dago erabilgarri.

Arazoa konpontzeko, ate berria jarri behar dela jakinarazi dio enpresak Udalari, eta horretarako lau aste beharko dituztela. Beraz, komunak itxita jarraituko du abenduaren bukaera arte.

Bitartean, zutikako komunak erabilgarri egongo dira, kanpoaldean. Barkatu eragozpenak.