Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren 14. ekitaldia antolatuko du uztailean, Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Orion abiatuko dira entzunaldiak igande honetan, uztailak 7, Francisco Gil oboe- eta adar ingeles-jotzailearen eta Saskia Roures organistaren emanaldiarekin. Sarrera doakoa izango da.
Kontzertua Orioko elizan izango da eta 20:00etan hasiko da. Gainera, AFAGI Alzheimerra edo beste dementzia bat duten Pertsonen, Senideen eta Lagunen Gipuzkoako Elkarteak antolatutako saioa izango da.
Hauek izango dira zikloaren barruko gainerako emanaldiak:
- Zumaia, uztailak 14, 20:00: Juan Ignacio Emme txelo-jotzailea eta Matias Sagreras organista.
- Getaria, uztailak 20, 20:00: Zinema musikatua: El mayorazgo de Basterretxea. Thierry Bizkari kantuan eta Ana Belen Garcia organista, txalaparta- eta melodiko-jotzailea.
- Deba, uztailak 27, 20:00: Amaia Larraioz sopranoa eta Santiago Banda organista.