Datorren ostiralean, ekainak 24, ikasturteari behar bezalako itxiera emateko, yoga saioa prestatu du Ahalduntze Eskolak Aldape baserrian eta, ostean, merienda egingo dute. 18:30ean hasiko da, eta Yoga Neeruko Jesica Morales arduratuko da saioa gidatzeaz.
Ahalduntze Eskolan parte hartu duten emakume guztiei zuzendutako saioa izango da, eta gorputzarekin eta naturarekin konektatzeko eta bizitako esperientziak partekatzeko espazioa sortzea izango du helburu, harreman-sareak indartzen jarraitzeko.