Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzerturako sarrerak salgai daude online

 

Iker Lauroba, Andoni Etxebeste, Maria Soriazu, Urbil Artola, Leire Berasaluze eta Olaia Inziarte musikariek emanaldia eskainiko dute Orion irailaren 16an, ostiralarekin. Karela kiroldegian izango da, 22:00etan, eta sarrerak online eskuratu daitezke dagoeneko.

Lauroba musikari donostiarrak bakarlari gisa kaleratutako bost lanak ditu oinarri zuzenekoak, eta goxotasunez prestatutako euskal folk doinuak entzunaraziko dituzte.

Sarrerak, baita kultur etxean ere

Sarrerak aste honetan jarri dira salgai online, eta kultur etxeean irailaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira, 10 euroan. Txartela erosterako orduan, harmailaren eta pistaren artean aukeratu beharko da.