Iker Lauroba & Beste urtaroak taldearen kontzertua Herriko Plazan izango da

 

Arazo teknikoak direla medio, ostiralean kiroldegian eskaintzekoa zen Iker Lauroba & Beste urtaroak taldearen kontzertua Herriko Plazan egingo da. 22:00etan izango da, doan.

Sarrera erosita duten herritarrei dirua itzuliko zaie. Online eskuratu dutenei, automatikoki egingo zaie itzulketa; kultur etxean erosi dutenek, aldiz, bertara jo beharko dute. Barkatu eragozpenak.