Itsas ondareari buruzko bisita gidatuak martxan dira udako larunbatetan

Orioko itsas ondareari buruzko bisita gidatuak antolatu ditu aurten ere turismo-bulegoak. Uztaileko eta abuztuko larunbatetan izango dira, 11:00etan hasita, eta herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azalduko ditu gidak ordubeteko saioan, turismo-bulegotik abiatuta. Bisitak 3 euroko prezioa du, eta aldez aurretik izena eman behar da turismo-bulegoan (943 83 55 65, infoturismoa@orio.eus).

Begi Bistan aisialdiko zerbitzuen enpresako Violeta Bandresek gidatuko ditu bisitak.

Hiribilduaren sorrera, burdinolak, merkataritzatik eratorritako zergak, ontziolak, balea-arrantza… Mende luzez, Orioko ekonomiak eta gizarteak lotura estua izan du errioarekin, eta horrek zizelkatu du herriaren eta herritarren nortasuna. Bisitaren helburua iraganera bidaiatzea da, modu atsegin eta dibulgatzailean.

Hauek dira programatutako saioak:

  • 2024-07-13: Gaztelaniaz
  • 2024-07-20: Euskaraz
  • 2024-07-27: Gaztelaniaz
  • 2024-08-03: Euskaraz
  • 2024-08-10: Gaztelaniaz
  • 2024-08-17: Euskaraz
  • 2024-08-24: Gaztelaniaz
  • 2024-08-31: Euskaraz

Izen-ematea, zabalik

Bisita gidatuan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena turismo-bulegoan, infoturismoa@orio.eus helbidera idatzita edo 943 835 565 telefonora deituta. Plazak mugatuta daude.