Javier Iraola Gabilondok ‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburua aurkeztuko du asteazkenean

Jabier Iraola Gabilondok Igeldoko baserrien inguruko argazki-liburua plazaratu berri du, eta bertan, Benta aldeko baserrien presentzia nabarmena da. Hori dela eta, lana aurkeztera etorriko da Oriora asteazkenean, urriak 4. Herritarrei zuzendutako saio irekia 19:00etan hasiko da, Salatxo aretoan.

Duela bost bat urte, Igeldoko baserriak galtzen ari zirela ikusita, argazki zaharrak biltzen hasi zen Jabier Iraola. Eraikinen argazkiez gain, familia-argazkiak eta aspaldiko usadioei buruzkoak ere eskuratu zituen, eta jasotako materialarekin osatu du Igeldoko historia eta istorioak liburua.

Joseba Iraola Gabilondok lankide asko izan ditu alboan, argitalpena ontzeko, eta tartean, Iñaki Iturain oriotarra. Liburua Igeldoko Herri Kontseiluak plazaratu du eta Donostia Kulturaren babesa jaso du.