Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren aginduz, natur-inguruneetan eta espazio irekietan garatzen diren jarduerak bertan behera geratuko dira larunbat goizean, apirilak 2, 14:00ak arte. Alerta laranja indarrean da elurte arriskuengatik, eta Udalak ere arretaz jokatzeko deia egin die herritarrei.
Udaleko zerbitzuek, gainera, gatza botako dute arriskuzko kaleetan, eta beharrezkoa ez bada, lehen orduan kalera ez irteteko eta izotz-guneetan ez ibiltzeko eskatu dute.