Maiatzaren 16an herrian izandako hilketa matxistaren ondoren, Orioko Udalak erreparazio-fasea abiatu zuen, eta kirol-elkarteei eta familiei zuzendutako hiru saio programatu zituen Sortzen Aholkularitzaren eskutik. Izen-ematea ikusita, saio horien egutegia egokitu du Udalak.
Hauek dira, beraz, hitzordu berriak:
- Ekainak 13, asteartea: 18:00-20:00 (euskaraz) – Familientzat
- Ekainak 19, astelehena: 18:00-20:00 (euskaraz) – Kirol-elkarteentzat
Izen-ematea
Saioak Arraunetxen egingo dira, eta leku mugatuak izango dituzte. Horregatik, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea bi formulario hauen bidez:
Informazioa behar izanez gero, jarri harremanetan Ahalduntze Eskolako arduradunekin zenbaki honetan: 623 178 553.