Kiroldegiko aldapan baranda jarri du Udalak

 

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin elkarlanean, Orio Denontzat irisgarritasun-plana lantzen ari da Udala azken urteotan. Iazko apirilean, maiatzean eta ekainean, bilera ireki bana egin zen, eta herritar askok parte hartu zuten hiru bilera horietan. Bileren helburua oriotarren ideiak eta proposamenak jasotzea izan zen, herriko espazioen irisgarritasun unibertsala bermatzeko.

Bilerak gidatzeaz arduratu zen lantaldeak txosten bat aurkeztu zion ondoren Udalari. Txostenean, herriko oztopoak identifikatu eta horiek konpontzeko proposamenak jaso zituzten. Udalak, ondoren, proposamenak aztertu ditu eta hasita dago dagoneko horietako batzuk bideratzen, egingarrienetatik hasita.

Lanketa horren barruan, kiroldegiko aldapako baranda jarri du Udalak aste honetan. Desgaitasunen bat duten herritarrentzat seguruagoa da orain aldapa, baina baita haurrentzat eta adinekoentzat ere.