Kultur-jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak


Herriko kultur elkarteei zuzenduta, urteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Martxoaren 17an kaleratu zen deialdia, eta hilabeteko epea izango da eskatutako dokumentuak aurkezteko, 2023ko apirilaren 16ra arte.

Deialdiak irabazi asmorik gabeko Orioko kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdiko talde zein elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen ditu, 2023an sektore horietan egitasmo eta jarduerak burutzeko. Jarduera hauek, betiere, bat egin behar dute Orioko Udalaren kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdirako programen helburuekin.

Dirulaguntzak honetarako eskatu ahal izango dira:

  • Orioko kultur, natura eta gazteria erakunde eta taldeen ohiko jarduerak.
  • Gazteria, ingurumen edo eta kultur jarduera puntualak: berezko ezaugarriengatik aurreikusi ezin izan diren jarduerak dira, edota aldian behinekoak direlako oinarriotan zehaztutako epean burutuko direnak. Kultura eta Gazteria batzordeari dagokio ekimenaren izaera puntuala zehaztea.
  • Kultura-, gazte-, natura- eta aisialdi-egitasmo eta jarduerak, honako gaietan: musika, antzerkia, dantza, folklorea, literatura, aisialdia, artisautza, arte plastikoak, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, ingurumenaren defentsa-zaintza, ondare historiko-arkeologikoa eta kultur aniztasuna.
  • Auzoetako festak.

Deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak orrialde honetan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaleko kultura-teknikariarekin:

  • Iker Apaolaza
  • kultura@orio.eus