Bihar, maiatzaren 17an, kultur-mahaiaren bilera deitu du Udalak. Mahaiko kideak 19:30ean elkartuko dira, kultur etxean, eta interesa duten norbanako eta eragile guztiei zabaldutako saioa izango da.
Hauek izango dira bertan landuko diren gaiak:
- Kultur agenda.
- Mahaiko kideak elkarrekin komunikatzeko sistemen proposamena.
- Kultur jardueren datu ekonomikoak.
- Zalantzak eta bestelakoak.