KZguneko tutoretza-zerbitzua martxan izango da azaroaren 25ean

 

Datorren azaroaren 25ean, ostiralarekin, KZguneko tutoreak Orio bisitatuko du 16:00etatik 17:45era. Tramiteak egiteko, ikastaroa antolatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango da eta, horretarako, ezinbestekoa izango da ordua hartzea.

BakQ eta Metapostaren kudeaketari, nabigazioari eta teknologia berriei lotutako ikastaroak eskaintzen ditu KZguneak. Aurrez aurreko saioak, urrunekoak edo bideokonferentzia bidezkoak izan daitezke; hemen ikus daiteke zerrenda osoa.

Orion ordua hartu nahi izanez gero, hauek dira harremanetarako bideak: tutor.orio@kzgunea.net eta 945 062 555.