Landa-eremuari lotutako proiektu berritzaileak saritzeko deialdia zabaldu du Landaolak

Landaola Gipuzkoako Garapen Elkarteen Federazioaren ekimenez, zabalik da Landan Ekin deialdira proiektuak aurkezteko epea. Deialdiaren helburua da Gipuzkoako landa-eremuko ekintzailetza, elkarlana eta ko-sorkuntza sustatzea, eta horretarako, hainbat alorretan garatutako proiektu berritzaileak sarituko dituzte.

Deialdira aurkezten diren proiektuen artean, sei sari banatuko dituzte. Oinarriak eta informazioa eskuragarri daude Landaolaren webgunean, eta proiektuak landaola@landaola.eus helbidera bidali beharko dira urriaren 11 baino lehen.