Udako kultur programa ostiralean aurkeztu du Udalak, eta bertan jasotako ekitaldietan lehena larunbatean bertan izango da, uztailaren 8an. Gartxot Unsain musikariak eta Jaiotz Osa dantzariak eskainiko dute GHAU ikuskizuna, 19:30etik aurrera, Mutiozabal plazan.
Unsainek 2018an sortutako proiektua da GHAU; musika du oinarri, eta artearen aniztasuna defendatzea eta diziplina ezberdinen arteko nahasketa egitea ditu helburu. Proiektuaren bigarren lana da Arin Nira, martxoan aurkeztutakoa, eta Osarekin batera, lan horretako doinuak emango dituzte taula gainean, dantza eta hitzak gehituta. Barruan dugun ume galdua berreskuratu eta presaren inguruko gogoeta eragin nahi du saioak.
Hona hemen larunbateko saioaren aurrerapen bat: