Orioko Udalaren aterkipean, kiroldegiko kudeatzaileek eta herriko lau kirol-eragilek udako denboraldirako kirol eskaintza zabala prestatu dute beste behin. Jardueretan izena emateko epea maiatzaren 15ean, astelehenarekin, zabalduko da, eta interesatuek, iaz bezala, ekintza antolatu duen kirol-eragileengana joan beharko dute izena ematera.
Udako kirol-kanpainaren helburu nagusiak hauek dira: ikasturtean zehar gaztetxoek egindako kirol-jarduerari jarraipena ematea, neguko hilabeteetan egiten zailagoak diren modalitateei tartea eskaintzea, eta naturarekin harreman zuzena duten praktika berriak ezagutzeko aukera ematea. Orioren kasuan, bost dira uztailetik abuztura jarduerak antolatuko dituzten eragileak: kiroldegiko kudeaketa daraman BPXport, Orio Bate Bizkorrak, Orioko Futbol Elkartea, Orio Arraun Elkartea eta Orio Itsastresna Surf Kluba.
Taula honetan ikus daiteke eskainiko duten jarduera-zerrenda, 7 ikastaro, orotara. Baita egutegia, ordutegia, adina eta prezioa ere.
Izen-ematea
Iaz bezala, eragile bakoitza arduratuko da eskaintzen duen modalitatea aurrera eramateaz. Izena emateko epea maiatzaren 15etik 31ra izango da, eta formulario honen bidez egin beharko da: datuak bete, jarduera aukeratu, eta modalitate bakoitza kudeatzen duen entitateari bidali behar zaio formularioa. Kiroldegiko ekintzen kasuan, kiroldegiko harreran bertan utzi daiteke. Eta, plaza konfirmatzeko, ezinbestekoa izango da dagokion diru-sarrera egin eta ziurtagiria aurkeztea.
Jarrain eskuragarri:
Elkarteekin harremanetan jartzeko bideak:
- BPXport. 943894428 – orio@bpxport.es
- Orio Bate Bizkorrak. 667 227 820 – bizkorrak@gmail.com
- Orioko Futbol Elkartea. 600 743 189 – oriokoft@getaia.com
- Orio Arraun Elkartea. 658388822 – orioae@orio-ae.com
- Orio Itsas Tresna Surf Kluba. 688873510 – oriosurftaldea@yahoo.es