Orioko Udalak antolatutako 28. artisau-azoka inoiz baino parte-hartzaileagoa izango da. Iaz 13 postu jarri ziren guztira, eta aurten 23 izango dira. Postuak goizez izango dira zabalik, 10:00etatik 14:00etara, Herriko Plazan eta inguruan.
Bitxiak, ukenduak, jantzi eta osagarriak, zurezko produktuak, taloak, opilak eta gozoak… Denetik izango da aurten Orioko artisau-azokan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorritako artisauek jarriko dituzte postuak, eta horien artean zazpi izango dira oriotarrek jarritakoak. Besteak beste, aurten aurreneko aldiz, Orioko Emakume* Mahaiak ere postua jarriko du, Ahalduntze Eskolak antolatutako jardueren eta laster irekiko den Orioko Emakumeen Etxeari buruzko informazioa emateko.
Udala pozik dago deialdiak izandako arrakastarekin.