Urtero bezala, Mari Domingi, Olentzero eta lagunak Oriora etorriko dira abenduaren 24an, arratsaldez.
Ekitaldia 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteak Herriko Plazan eskainiko duen txokolate beroarekin, eta 17:45ean hasita, sorginak egongo dira Herriko Plazan, haurren gutunak jasotzen.
18:00etatik aurrera, pixkanaka, Mari, sorginak, Basandere eta Basajaun, artzainak eta ttuntturroak plazan elkartzen joango dira, eta han juntatuko dira baita Mari Domingi eta Olentzero ere. Ondoren, denok batera, ibilbide bat egingo dute herrian barrena.
Ekitaldia Lera taldeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.
Trafikoan eragina
Ekitaldia dela-eta, herrigunea trafikoari itxita egongo da 16:30etik aurrera, eta sarrera-irteerak Txanka-Hondartza bidetik egin beharko dira.