Martxan da Antxiola kaleko semaforo berria

Antxiola eta Aita Lertxundi kaleen arteko bidegurutzean semaforo berria jarri zuen Udalak atzo, abenduak 16, herritarren segurtasuna hobetzeko.

Udaltzainek antzemandako segurtasun-arazoei konponbidea ematera dator aldaketa. Antxiola kaletik N-634 errepidera ateratzerakoan, herri aldera, ibilgailuek kontrako norabidea inbaditzen dute eta arriskua sortzen da. Arrisku hori saihesteko, aurrerantzean, Antxiola kaletik jaisten diren ibilgailuek semaforoa izango dute bidegurutzean eta, hartara, segurtasun osoz egin ahal izango dute maniobra.