Martxan dago berriro Ibai Ondoko semaforoa

Udalak konpondu du dagoeneko Ibai Ondo eta Aita Lertxundi kaleen arteko trafikoa bideratzen duen semaforoa, ostiralean norbaitek eraitsi zuena.

Asteburuan semafororik gabe egonda bidegurutze hori, eta arriskutsu zegoen. Hori dela eta, gaur goizean bertan konpondu eta martxan jarri du berriro Udalak.