Iñaki Peña sendagileak zuzendutako heriotzaren inguruko trilogiaren hirugarren atala da Mendian hil, hirian hil dokumentala. 2020ko Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztu zuen lana, eta maiatzaren 20an, ostiralarekin, Orion izango da ikusgai 19:00etan kultur etxean. Gonbitak eskuragai daude online zein kultur etxean.
Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Nola bizi ditugu maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimendua gainditzeko prozesua?
Galdera horiek dira Peñak zuzendu eta Artemanek ekoitzitako lanaren hari-muturrak. Peña, hain zuzen, Debagoienako Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua da, eta zuzentzen duen hirugarren filmarekin, heriotzaren eta dolu-prozesuaren inguruko trilogiari amaiera eman dio.
Euskarazko Film Onena
Dokumentala 2020ko abenduan estreinatu zuten Bilbon, eta Euskarazko Film Onenaren garaikurra lortu zuen urte hartako Bilbao Mendi Film Festival jaialdi entzutetsuan.
Orion maiatzaren 20an eskainiko dute, kultur etxean, eta gonbitak eskuragai daude online zein kultur etxean.