Iraila bukatu aurretik, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du hilaren 25ean, astelehenarekin. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita.
Ikasturte berriari ekiteko, Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalaria itzuliko da gurera. Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da kultur etxean. Eskuragai izango dira gaurtik, irailaren 19ko arratsaldetik, hasita.