Mirotza berriz ere hegan

Gaur ere gure mirotzek ausardiaz eta trebeziaz jardun dute Donostiako badian. Eskerrik asko, neska-mutilak!

Hunkituta gaude. Oso hunkituta. Zuen ahaleginak, zuen lana eta gaur bizi izan dugun emozioak bihotza bete digute.

Gure gizonezkoek, gainera, Orioko historiako 37. bandera lortu dute eta pozez txoratzen gaude! Zorionak bihotzez! Zorionak hau posible egin duzuen guztioi. Eta zorionak oriotar guztioi!

Garaipena ospatzeko, aliron berezia egingo dugu gaur herrian. 19:00etan, arraunlariak Bikamiotako errotondatik abiatuko dira eta Arrantzale kaletik Herriko Plazara joango dira kalejiran, txarangak lagunduta. 19:30ak aldera, Herriko Plazan, ongietorria egingo diegu eta garaipena denok elkarrekin ospatuko dugu!

Ospakizunak iraun bitartean, 18:00etatik 22:00etara, moila itxita egongo da.

Behin alirona amaituta, Matraka Trikitrack-en laguntzarekin festak jarraituko du.

Aupa Orio!
Aupa Mirotzak!