N-634 errepidea itxi egingo dute gauez aste honetan, Usurbil eta Orio artean

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere jabetzako errepideetako txukunketa-lanen barruan, zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N-634 errepidearen ertzetan, Usurbildik Txankako errotondarainoko tartean. Lan horiek gauez egingo dira, egunez trafiko handia izaten delako eta segurtasuna bermatzeko.

Ondorioz, martxoaren 6tik 10era, astelehenetik ostiralera, N-634 errepideko galtzada erabat moztuko dute gauero: 22:00ak eta 6:00ak artean. Ordezko bidea AP-8 (Orio–Donostia) errepidea izango da. Lanak Usurbildik Txankako errotondaraino egingo dituzte, baina egunak aurrera, mozketutako errepide zatia murrizten joango dira, ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

Eremu horretan bizi diren herritarrek gauero lan egiten den punturaino joateko baimena izango dutela adierazi dute Aldunditik. 

Barkatu eragozpenak.