Neguko kultur programa kaleratu du Udalak

 

Urteko lehen hiruhilekoan gaude eta Udaleko Kultura sailak neguko eskaintzaren berri ematen duen eskuorria prestatu du. Triptikoa Orioko etxeetan buzoneatuko du gaur, eta horrez gain, agendako eduki guztiak webgunean daude ikusgai dagoeneko.

Ainarak dokumentalaren emanaldiarekin eta Anne Etchegoyen abeslariaren kantaldiarekin abiatuko da asteburuan neguko kultur programa. Hilabete honetan, gainera, Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren ohiko saioa eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak prestatutako Kirolaz haratago erakusketa ere izango dira. Bigarren hau urtarrilaren 25etik otsailaren 9ra egongo da ikusgai kultur etxean, eta otsailaren 1ean, asteazkenarekin,
antolatzaileek hitzaldia emango dute.

Otsailean eta martxoan, haurrei zuzendutako hainbat ekitaldi izango dira, tartean, Kantu Koloreren Peru krokodiloa ikuskizun arrakastatsua, Orioko Herri Ikastolak antolatuta, eta Ekain pailazoaren Aho bete hortz saioa. Helduentzat ere izango da antzerkia: Oier Zuñigak Eresia lana eskainiko du otsailaren 11n, eta Andoni Mutiloaren Sex Sua musikala martxoaren 18an izango da kultur etxean.

Danbolin Musika Eskolak ere hainbat musika-saio antolatu ditu datozen hilabeteetan, hala nola, eskolako dantza-ikasleen urteroko emanaldia, instrumentuko ikasleen kontzertuak eta Lezoko bandarekin batera egingo duten kontzertua.

Eta neguko programan leku propioa duten Santa Eskea, Inauteri eguna edota Gipuzkoa Dance Contest lehiaketa ere ez dira faltako. Eman begiratu bat eskaintza zabalari!

Programa

Urtarrilak 22, igandea: Ainarak dokumentalaren proiekzioa eta Anne Etchegoyenen kontzertua. 18:30ean kultur etxean. Sarrera 5 euro.

Urtarrilak 23, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria. 18:00etan kultur etxean. 3-6 urte arteko haurrentzat.

Urtarrilak 25 — otsailak 9: Kirolaz haratago erakusketa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta. Kultur etxean, hango ordutegian.

Otsailak 1, asteazkena: Kirolaz haratago erakusketari lotutako hitzaldia, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eskutik. 17:30ean, kultur etxean.

Otsailak 3, ostirala: Peru krokodiloa ikuskizuna, Kantu Koloreren eskutik. 17:00etan kiroldegian. Orioko Herri Ikastolak antolatuta.

Otsailak 4, larunbata: Santa Eskea, Orioko Herri Ikastolak eta Errikotxiak antolatuta. 18:00etan ikastolatik hasita.

Otsailak 11, larunbata: Eresia antzezlana, Oier Zuñigaren eskutik. 19:00etan kultur etxean. Sarrera 5 euro.

Otsailak 17, ostirala: Aho bete hortz ikuskizuna, Ekain pailazoaren eskutik. 18:00etan kultur etxean. Sarrera 2 euro.

Otsailak 18, larunbata: Inauteriak.

Otsailak 20, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria. 18:00etan kultur etxean. 3-6 urte arteko haurrentzat.

Otsailak 25, larunbata: Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketako partaideen kontzertua. 18:00etan kultur etxean. Danbolin Musika Eskolak antolatuta.

Martxoak 12, igandea: Danbolin Musika Eskolako ikasleen dantza-emanaldia. 17:30ean kiroldegian.

Martxoak 18, osteguna: Sex Sua musikala, Andoni Mutiloaren eskutik. 19:00etan kultur etxean. Sarrera 2 euro.

Martxoak 19, igandea: Gipuzkoa Dance Contest, WMDEren eskutik. Kiroldegian.

Martxoak 20, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria. 18:00etan kultur etxean. 3-6 urte arteko haurrentzat.

Martxoak 27-31: Danbolin Musika Eskolako ikasleen kontzertuak. Kultur etxean.

Martxoak 31, ostirala: Danbolin Musika Eskolako eta Lezoko banden kontzertua. 19:00etan Herriko Plazan.